akademy-es 2010

Asteburu honetan akademy-es 2010 ospatzen da, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Akademy-es estatu mailan egiten den KDEri buruzko kongresua da. Hitzaldi teknikoaz eta ez horren teknikoaz beteta egongo da, egitarauan ikus daitekeen moduan. Nik pare bat emango ditut, bata clutter liburutegiari buruz (gaztelaniaz) KDE euskaratzeari buruz (euskaraz)

Gertaera berezia izango da niretzat hainbat arrazoiengatik. Alde batetik, ikasle, ikertzaile eta irakasle moduan ibilitako Ingenieritza Eskolara itzuliko naiz, nahiko denbora pasa ostean.

Bestalde, pozten nau ITSAS hartu duen indarra ikusteak, eta nola lagundu duten antolaketa lanetan hainbat ikasle, irakasle eta baita unibertsitateko beste langile (IISIZ, etab.).

Orain hilabeteak pasa ondoren dana ia prest dago, antolaketan parte hartu duten guztiei zorionak eta eskerrak eman baino ez (batez ere, Dani errudun nagusiari). Bertaratzea baino ez da falta, anima zaitezte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong> <pre lang="" line="" escaped="">